Amurrioko irudiak jaso ditu Imanol Delgadok, drone bidez. DJI Mini-2 modeloa erabili du aireko irudiak filmatzeko.
Abenduko azken egunetan eta urtarrila hasieran hartutako irudiak dira. Urte hasierako elurteen aurreko eta osteko paisaiaren kontrastea ikusi daiteke bideoan.