PSE-EE: "2021eko udal aurrekontuak negoziatzeko eskatzen diogu gobernu taldeari"

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko urt. 15a, 09:05

David Romero amurrioko PSE-EEko zinegotzia, agerraldi batean. / Aiaraldea.eus

Amurrioko sozialistek oharra plazaratu dute 2021eko udal aurrekontuak negoziatzearen garrantzia azaleratzeko. 

Alkateari 2021eko udal aurrekontuak adosteko negoziaketari ekiteko eskatu dio PSE-EEk Amurrion. David Romero zinegotzi sozialistak aipatu duenez, "ezinbestekoa da iazko konpromiso politiko eta ekonomikoak betetzea".  Zentzu horretan, Amurrioko sozialisten jarrera adierazi dute oharrean, "jeltzaleen eta oposizioko gainontzeko taldeen artean beti saiatu gara bat egiteko puntua bilatzen, eta hortik harago ere joan izan gara gure udalerrian landutako kontu garrantzitsuetan".

David Romeroren iritziz, COVID-19 birusak eragindako pandemiak nabarmen baldintzatuko du udal aurrekontua, egungo krisia dela medio. "Aurrekontuak dira politika publikoak jendarteratzeko tresna funtsezkoenak, eta bereziki gaur egun, sortutako beharrei erantzuteko". Ildo beretik, bizilagun zein enpresek "orain inoiz baino gehiago" behar dutela instituzioaren ahalegina azpimarratu dute. "Sozialiston ustez, oposizioko gainontzeko alderdiek euren interes eta desberdintasunak alboratu eta elkar lagundu beharko lukete", erantsi Romerok. Hori dela eta, negoziaketa prozesua abiatzeko eskatu dio PSE-EEk EAJri: "Udal arduradunei eskatzen diegu aurrekontuen onarpen eta negoziaketari begira koordinazioa areagotzeko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide