Su hartu du auto batek B-2522 errepidean, Baranbion, Orozkorako noranzkoan. Matxura mekaniko baten ondorioz piztu da sua, arratsaldeko 19:00ak aldera. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira egoera bideratzera, baina ez da zauriturik egon.
Ibilgailuak trafikoa oztopatu duen arren, garabiak autoa jaso eta normaltasunera bueltatu da errepidea ezbeharra izan eta handik gutxira.