Amurrio Trail Taldeak jasoko du Urrezko Guk saria aurten

Txabi Alvarado Bañares 2021ko urt. 21a, 19:00
Amurrioko Trail Taldeko kideak, artxibo irudi batean. / Amurrio Trail Taldea

Martxoaren 13an egingo da saria emateko gala, osasun neurriek ahalbidetzen baldin badute. 

Amurrio Trail Taldeak jasoko du Urrezko Guk saria aurten. Martxoaren 13an egingo dute aitortza egiteko ekitaldia, Amurrio Antzokian. Udalak nabarmendu du erabakia “adostasunez” hartu dela. Tokiko erakundeak zehaztu duenez, bi arrazoi nagusirengatik jasoko du taldeak saria: kirol munduan egiten duen lanagatik eta burutu dituen elkartasun ekimenengatik, konfinamendu garaian etxez etxeko laguntza sarea bultzatu zuelako taldeak. 

“Kirol arloan, Amurrio Trail Taldeak 8 urte baino gehiago daramatza batez beste 400 izen-emate jasotzen dituen Amurrio Trail Lasterketa antolatzen”, azpimarratu du udalak. “Euskadiko lehiaketen barruan lekua egitea lortu du. Batzuetan Euskal Herriko trail txapelketetarako baliozkoa izan da”.

Euskal Mendizaletasunaren Gala ere prestatu zuen iaz taldeak, pandemiaren aurretik Antzokian ospatu zena.

Horrez gain, urtero Gabonen testuinguruan antolatutako Babioko igoera eta Babio Non-Stop ekimen solidarioa ere aipatu ditu udalak, trail taldeak egiten dituen jardueren beste bi adibide gisa. “Ezohiko Gabon jai hauetan ere Olentzeroren laguntzaile leialak izan dira, eta mendira igotzea bultzatu dute, ikazkinaren kartoizko irudiarekin argazkia ateratzeko, eta Amurrioko umeek nahi zutena jasotzen zuen karta bertan uzteko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide