ELUR TALDEA

"Aurten ezingo dugu ezer egin. Ez dugu uste eski estazioetara joateko aukera izango dugunik"

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko urt. 26a, 07:21

Eskiatzera joateko irteerak antolatu ohi ditu Elur taldeak. / Elur taldea

Amurrioko Elur taldeak ez du eski irteerarik egingo 2021ean, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz.

"Ez dugu egutegirik egin, ezin gara hemendik atera, eta ez dugu uste elur estazioetara bertaratzerik izango dugunik". Amurrioko Elur taldeko Jon Aspururen hitzak dira, COVID-19 pandemiak euren jarduna bete-betean mugatu du eta.

Iazko txangoak ere eten zizkien osasun eta krisi ekonomikoa eragin duen gaitzak: "Denboraldia erdian moztu zitzaigun, eta aurten ezin izan dugu ezer egin. Egoera nahiko larria da".

Ohikoan, abendutik martxoa edo apirila arte antolatzen dituzte eski estazioetara irteerak. "Aktibitate gabe gaude", ohartarazi du ordezkariak. 

Elkartea kolokan

Osasun krisiak ez ezik, egoera ekonomikoak ere baldintzatu du Elur taldearen geroa. Izan ere, diru-laguntza nabarmen txikitu zaie. Aspururen hitzetan, duela zenbait urte Amurrioko Udalaren aldetik 3.000€ jasotzen zituzten, baina 2007an, krisi ekonomikoagatik, 1.000 eurora jaitsi zuen tokiko erakundeak partida. "Ulertzen dugu murrizketetan gu izatea lehenengoak, baina 2019an 700€ eman zizkiguten, eta iaz 300€. Haserre gaude udalarekin", azpimarratu du.

Hori dela eta, zalantzan dute elkartearen etorkizuna: "Aurten dudan gaude diru-laguntzak aurkeztu edo ez. Teknikariaren erantzunaren arabera baloratuko dugu elkartea Amurrion mantendu edo ez".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide