"Benetako negoziazio baten alde" elkarretaratzea egin zuten Haurreskola Partzuergoko langileek

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko urt. 28a, 08:44

Amurrioko elkarretaratzean gurasoen babesa jaso zuten Haurreskolak Partzuergoko langileek. / LAB Aiaraldea

Zerbitzuaren doakotasuna eta Hezkuntza Sailean integratzea eskatu zuten atzo burututako greba egunean.

Greba egin zuten atzo Haurreskolak Partzuergoko langileek, LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek deituta. Azken hilabeteetako mobilizazio eta grebei segida emanez, bost aldarrikapen nagusirekin atera ziren kalera: indarrean dauden akordioak betetzea, lan hitzarmen berria negoziatzea, langileak egonkortzea, zerbitzuaren doakotasuna bermatzea eta Hezkuntza Sailean integratzea.

Amurrion elkarretaratzea egin zuten langileek, Juan Urrutia plazan, arratsaldeko 17:30ean. Haurreskoletako gurasoen babesa ere izan zuten mobilizazioan. Goizean Gasteizen burutu zuten eguneko mobilizazio nagusia, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako bulegoen aurrean.

Jarraipen zabala

Gehiegizko zerbitzu minimoak eta greba desitxuratzeko ahaleginak salatu dituzte sindikatuek. Halaber, atzoko mobilizazio egunaren oso balorazio positiboa egin dute, langileen %70ak bat egin baitzuen grebarekin. 

"Langileei eta jendarteari argi adierazi nahi diegu egoeraren larritasuna eta mobilizazio dinamikarekin jarraitzeko beharra", adierazi zuten Amurrioko elkarretaratzean, "gaurko laugarren greba egun honetan oraindik ez dugu egoerari erantzungo dion mahai negoziatzailerako deirik jaso". Hezkuntza Sailak jarrera aldatu ezean, greba egun gehiago iragarri dituzte datozen asteetarako. Zehazki, otsailaren 22, 23 eta 24an izango dira hurrengo ekimenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide