GURASOLAGUN

Familientzako tailer hirukoitzarekin, bueltan da Gurasolagun egitasmoa

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko urt. 29a, 10:33
Leizezuloak ezagutzeko irteera egin zuten Gurasolagunek duela bi urte. / Aiaraldea.eus

Otsailaren 5ean izango da lehenbiziko topaketa, Amurrioko Katekesi aretoan. COVID-19a dela eta, osasun eta segurtasun neurriak beteko dira, hiru saiotan banatuta partaideak.

"Familian euskaraz gozatzeko ekintzak" egingo dituzte datorren ostiralean Amurrion, otsailaren 5ean hain zuzen. Oraingoan, hiru tailer proposatu dituzte: itzal txinatarrekin jolastea, gorputz perkusioa ikastea eta munduko dantzekin dibertitzea.

Pandemiak baldintzatuta egonik, euren jarduna moldatu behar izan dute. Hala jakinarazi du Berbalagun egitasmoak, hurrengo ekintzari begira hartutako neurrien bidez: "Ekintzak Amurrioko Katekesi aretoan izango dira eta bertan COVIDaren aurkako prebentzio neurriak beteko dira, espazio segurua, talde txikiak...". Hargatik, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako Whatsapp aplikaziora mezua bidali beharko da, edota 607  673 744 telefono zenbakira deitu. 

Oraingoan, hiru tailer egingo dituzte otsailaren 5ean: itzal txinatarrena, gorputz perkusioarena eta munduko dantzena. Hiru saiotan banatuko dituzte partaideak, orduka

Tailer beraren hiru saio

Berbalagun ekimenaren barruan kokatzen da Gurasolagun programa. Familia giroan euskaraz aritzeko jarduerak antolatzen dituzte eskualdean. Euskal Herriko beste zenbait txokotan ere garatzen da egitasmoa, AEKk sustatuta. Orain arte hanbat ekimen burutu dituzte: eski irteerak, leizezuloak ezagutzeko txangoak, tailerrak...

Pandemiak eta mugikortasun neurriek baldintzatuta, baina, hiru saio aurreikusi dituzte. Lehenbizikoen txanda 17:00etan izango da, hurrengoa 18:00etan eta azkena 19:00etan:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide