Euskal Herriko "aratusteak" oholtzaratuko ditu Aiara Dantza Taldeak

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 5a, 07:00

Nahas jolas ikuskizuneko argazki bat. / Aiaraldea.eus

Ikuskizuna prestatu dute Aiara Dantza taldeko kideek otsailaren 27rako. Bi saio eskainiko dituzte. 

"Aurtengo ekitaldia Euskal Herriko inauterien inguruan egingo dugu". Iraia Aspuru Aiara Dantza taldeko kidearen hitzak dira, emanaldia iragarri berritan. Otsailaren 27an izango da hitzordua Amurrio Antzokian, eta bi saio aurreikusi dituzte: 16:30ean eta 19:30ean. Sarrerak hilaren 16an jarriko dira salgai amurrioantzokia.eus webgunean 5 euroren truke, baina antzokiko bazkideek egun bat lehenago izango dute erosteko aukera (otsailaren 15etik aurrera). 

COVID-19ak baldintzatuta

Beste eragile askori bezala, ikasturtea baldintzatu dio koronabirusak eragindako pandemiak Aiara Dantza Taldeari. Iaz, apenas egin zuten ekitaldirik, eta aurten ere jarduna nabarmen baldintzatu die. Dantzaldian 14 urtetik gorakoek soilik hartuko dugu parte, Eskola Kirolaren adin tartean dauden gazteek ezin izan baitute entseatu. "Horretarako lau taldetan banatu gara hasieratik, eta seinaka prestatu ditugu koreografiak", zehaztu du Iraia Aspuruk, "distantziak eta osasun neurriak errespetatuta multzo eta gune ezberdinetan 12 lagun batu gara horrela".

Ikuskizun koloretsua

Ikuskizun koloretsua izango da, dantzariaren esanetan: "Saiatu gara ahalik eta errazen egiten. Oso koloretsua izango da, Euskal Herriko mozorroak aterako dira". Ezin izan dute, ordea, nahi gisa prestatu: "Pandemiak ez digunez entseatzen utzi, gehienak aurretik gure errepertorioan zeuden dantzak dira, batzuk bakarrik ikasi behar izan ditugu zerotik". 

"Aratusteak" izango du izena ikuskizunak, eta irrikaz daude aurkezteko: "Nahiz eta dantzari ezberdinak ikusi oholtzan, dantzarien arteko talde burbuilak mantenduko ditugu denbora guztian, ez gara momenturen batean ere gurutzatzen".

Aiara Dantza Taldeak urtero egiten du emanaldi bereziren bat Amurrio Antzokian. 2019an "Nahas jolas" plazaratu zuten, eta urtebete beranduago "Nahas jolas II":

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide