Amurrioko epaitegia erasotu dute, margo gorria jaurtita

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 5a, 14:39

Amurrioko epaitegian pintaketak azaldu dira. / PSE-EE

PSE-EEk zein PPk oharra atera dute erasoa salatzeko. Ernaik, bestalde, absoluzioa ez den beste epairik onartuko ez duela azpimarratu du.

Amurrioko epaitegiaren fatxada gorriz margotuta azaldu zen duela zenbait egun, Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren aurkako epaiketaren sententzia argitaratu berritan. PSE-EEk oharra bidali du gertaera salatzeko, eta PPk ere egin ditu adierazpenak. Ernaik, bere aldetik, kartel bidez zabaldu du ekimena gaur goizean, sare sozialetan:

PP eta PSE-EEk Amurrioko epaitegiaren aurkako ekintza gaitzetsi dute oharretan. Sozialiastek azken asteetan Amurrion izandako "gertaera bandalistak" gaitzetsi dituzte. "Kondena eta gaitzespen indartsuena" berretsi dute: "Berriro ere eraso bandalikoak jasaten ari gara gure instituzio eta eraikinetan tinta antidemokratikoekin". Erantsi dutenez, horrelako ekintzak deitoragarriak eta aitzakia gabeak dira, "eta ez diote ekarpenik egiten Amurrioko irudi eta elkarbizitzari".

Aiarako PPk, berriz, honakoa esan du: "Ezin da zigorgabetasuna eskatu garai berri batean gaudela argudiatuz, eta legea betearazi behar duenari errua bota". Montse Canive Amurrioko PPko ordezkariak erantsi duenez, "mundu guztiak jakin behar du delitu-jarduerek ondorio penalak dituztela, eta egiten dituena baino ez da erantzule"

Urtarrilaren 21ean, Galder Barbado gazte amurrioarraren aurkako epaiketa egunarekin kointzidituz, antzeko ekimena burutu zuen Ernai gazte antolakundeak, "absoluzioa ez zen beste epairik" onartuko ez zutela aldarrikatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide