Amurrioko eraikin judizialean arratoiekin arazo bat dagoela salatu dute

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 10a, 16:00
Amurrioko apiategia, iragan astean ateratako argazki batean.

ELA sindikatuak oharra plazaratu du egoera salatzeko. Epaitegiko langile batek arratoi bat hil behar izan zuen atzo.

Arratoiak Amurrioko eraikin judizialean zehar ibiltzen direla salatu du ELAk. Sindikatuak azaldu duenaren arabera, denbora daramate bertako langileek arazoa pairatzen, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak irtenbiderik eman gabe jarraitzen du.

Urtarrilaren 25ean ELAk formalki aurkeztu zion Justizia Sailari eraikin judizialetan dauden arratoiak hiltzeko eskaera, eta oraindik ere egoerak bere horretan jarraitzen duela azaldu dute sindikatuko kideek. Amurrioko Udalari ere luzatu zioten errekerimendua, epaitegien eraikinaren ondoan dagoen etxebizitza abandonatuan esku-hartu zezan, arratoien iturburua izan daitekeelakoan.

Arratoiak epaitegiko bulegoetan

Otsailaren 9an epaitegiko funtzionario batek arratoi bat hil egin behar izan zuen. "Arratoiak eraikin judizialean zehar ibiltzeak arriskua sortzen du, bai langile guztientzat, bai zerbitzu publiko horretara egunero joaten diren herritar eta profesionalentzat", azaldu du ELA sindikatuak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide