110 tona elikagai banatu zituen Laguntza elkarteak iaz

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 19a, 06:30
110 tona elikagai bildu eta banatu dituzte urtebetean. / A. Aranburu

Ohikoan baino 23 familia gehiago lagundu zituzten pandemia hasieran. 

2020. urtearen balantzea egin du Laguntzak. 110 tona elikagai banatu zituen elkarteak guztira iaz. Horietako 11 tona taldearen baliabide propioekin eskuratu zituzten, dohaintzen edota arropategiaren bidez lortutako diruarekin. 

Urte gorabeheratsua izan da 2020a elkarteko kideentzat. Pandemia dela eta, uko egin behar izan zioten apirilean elikagai banaketa egiteari. Maiatza, ekaina eta uztailean, aldiz, ohikoan baino 23 familia gehiago lagundu zituzten. Hala ere, gorakada hori puntuala izan dela nabarmendu dute elkarteko kideek, abendurako ohiko kopuruetara ituzli baitziren. “114 familia laguntzen ditugu guztira, 420 pertsona. 0-2 urte bitarteko haurrak dira horietako 18”, azaldu dute. 

Laguntzako kideek nabarmendu dute elkartekoak ez diren pertsonen laguntzari esker egin ahal izan dituztela banaketak. Izan ere, taldeko zenbait kide arrisku taldean daudela eta, ondorioz, ezin izan dute parte hartu. 

Arropategia, aldiz, martxotik ekainera egon zen itxita. Arau bereziekin berrireki zen, COVID-19aren aurkako prebentzi beurriak betetzeko. 

Abenduaren 23an, aldiz, jotsailu banaketa egin zuten, eta oso arrakastatasua izan zen, elkarteko kideen esanetan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide