“Bi hotz...ez” erakusketa atondu dute Juan de Aranoa Udal Arte Eskolako kideek Amurrioko Kultur Etxean. Bihotzen 502 marrazki jarri dituzte eraikinaren sarreran.
5 eta 84 bitarteko ikasleek egin dituzte ilustrazioak. Haurrentzako marrazketa klaseetan sortu zen erakusketa atontzearen ideia
9,5x9,5 tamaina karratuak dira guztiak, baina hori da komunean duten gauza bakarra, bihotz bakoitza teknika eta estilo ezberdinak jarraituz egin dutelako: akrilikoak, akuarelak, errotulkiak, collageak.
5 eta 84 bitarteko ikasleek egin dituzte ilustrazioak. Haurrentzako marrazketa klaseetan sortu zen erakusketa atontzearen ideia, baina harrera beroa izan zuen, eta azkenean eskolako kide guztien artean egin dute ekimena, elkarlanean.