Datorren asterako deialdi ugari egin ditu Enpresa Batzordeak, greba mugagabeari jarraipena emateko. Astelehenean -otsailak 22- Laudioko lantegiaren aurrean jarri dute zita, 8:30ean. Mobilizazioa egingo dute bertan pentsiodunekin. Asteartean "elkarretaratze handia" egingo dute toki eta ordu berean. Asteazkenean, aldiz, Bilbora joango dira, elkarretaratzea egingo baitute Euskadi plazan 12:30etatik 14:30etara.
Atzo izan zen zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen arteko lehen bilera, Enplegua Erregulatzeko Espedientearen inguruan hitz egiteko. Aurreikusi zitekeen bezala, ez zen adostasunik erdietsi bi aldeen artean. Enpresako buruak kaleratzeen alde lerrokatu ziren berriz ere, eta langileen ordekzariek neurri koiunturalen aldeko defentsa egin zuten.
Hainbat protesta ekimen egin dituzte beharginek aste honetan zehar. Atzo "entzierroa" egin zuten, Laudioko lantegiko gerentearen dimisioa eskatzeko:
Duela astebete abiatu zuten Tubacexeko langileek 150 kaleratzeen aurkako borroka zikloa. Ostegunean egin zuten lehen greba eguna, eta mila pertsona baino gehiago bildu ziren arratsaldean eginiko mobilizazioan:
Ostiralean kotxe karabana eta piketeak egin zituzten:
Astelehenean abiatu zuten greba mugagabea, eta ekimen berezia egin zuten haurrekin, langileen egoeraren atzean familiak daudela erakusteko:
Astearte eta asteazkenean ohiko eskema jarraitu zuten protestek: piketeak egin zituzten goizeko lehen ordutik Laudio eta Amurrioko fabriketan. Tentsio uneak bizi izan ziren, baina ez zen kargarik egon: