Otsailaren 16an musikala eskaini zuten Go!azen telesail arrakastatsuko aktoreek Amurrioko Antzokian. Dozenaka haur eta gazte bertaratu ziren ikuskizunaz gozatzera.
Azken denboraldiaren nondik norakoak azaldu zizkioten Ander Lacalle eta Aitziber Errazkin aktoreek Aiaraldea Hedabideari, eta mezua helarazi zieten eskualdeko gazteei eta euren gurasoei.