KRONIKA

Antzoki bete entzule Olatz Salvadorren aho uhaletatik zintzilik

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 26a, 10:11
Atzo izan zen Olatz Salvadorren kontzertua Amurrio Antzokian. / Aiaraldea.eus

Amurrio Antzokian kontzertua eskaini zuen atzo Olatz Salvador bakarlariak, banda lagun. Aretoa jendez lepo, oholtzako "sarean" harrapatu zituen entzuleak.

Aho uhal lana aurkeztu zuen atzo Olatz Salvador abeslariak Amurrio Antzokian. Aforoa beteta, ordubete luzez jo zuen. "Ilusio handiz gatoz hona, eta espero dugu ilusio hau zuei ere transmititzea", adierazi zuen emanaldiaren hasieran. Hain zuzen, Aho uhal abestiarekin ekin zion ikuskizunari, bigarren diskoaren izena daraman lanarekin.

"Zorteduna" dela aitortu zuen musikariak, nahiz eta askotan  "zintzilik" sentitu. Argiz eta ahotsez dotore jantzi zuten ikuskizuna bandako kideek, bakarka, binaka zein taldean plazaratutako kantuak lagun. Entzuleak ere jarri zituen abesten, tartean pieza bakoitzaren istorioak eta gogoetak partekatuta. 

Sustraiak kantuaren aurkezpenean, esaterako, hankak lurrean izatearen garrantzia aipatu zuen, "baina oso inportantea da ere norbaitek gogoratzea hegan egin daitekeela". Minari, beldurrei edota erabakiak hartzeko zailtasunei goxotasunetik kantatu zien donostiarrak, besteak beste: "Bukaera zoriontsuetara ohituta gaude, baina istorioen amaierak ez dira beti espero bezalakoak, eta hortik ikasten dugu".

Datozen bi egunetan Elorrion eta Irunen eskainiko ditu kontzertuak, sare sozialetan aipatu duenez. Duela gutxi plazaratu zuen bere bigarren bakarkako lana: "Oso pozik gaude izandako harrerarekin. Zortedunak gara eta hau ere zuekin konpartitu nahiko genuke".  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide