Herriko elkarteek mozioak aurkezteko aukera izatea proposatuko du EH Bilduk, Udal Araudi Organikoaren bidez

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 2a, 06:30

Iñaki Ibarluzea EH Bilduko bozeramailea. / Aiaraldea.eus

EH Bilduk oharra zabaldu du jakinarazteko oposizioak bere indarrak batu zituela Udal Araudi Organikoa erredaktatu dezan tokiko erakundeak. Dokumentu horren helburua da hainbat prozedura modu argian arautzea.

Sei hilabetetan Udal Araudi Organikoa onartzeko eztabaida izango du Amurrioko Udalbatzak, EH Bilduk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Koalizioak adierazi du horren bitartez udal jarduera modu argian arautu nahi dutela eta oposizio guztiak bere indarrak batu dituela hori bultzatzeko.

Iñaki Ibarluzea koalizioko bozeramaileak honakoa aldarrikatu du: ""Araudi argia eta zehatza izan nahi dugu, informazioa eskuratzeko modua arautzeko, eztabaidak eta ekimenen tramitazioa arintzeko, udal eztabaidak antolatzeko orduan arbitrariotasuna saihesteko eta herri ekimenak izapidetzeko bideak ezartzeko".

Besteak beste, EH Bilduk nahi du zinegotziek udal informazio osoa eskura izatea eta udal-espedienteak eskuratzeko bidea finkatzea. Halaber, honako gauza hauek bultzatuko dituzte, besteak beste: euskararen erabilera, aurrez aurre eta urrutitik saioak egiteko aukera, boto haztatua eta telematikoa eta bilkuretarako deialdia edo gai-zerrenda arautuko duen prozedura egokia.

Azkenik, opozisioko taldeak azpimarratu du proposatuko duela tokiko erakundea ahalik eta gehien irekitzea, herritarren partaidetza errazteko: "Udalerrian erroldatutako pertsona guztiek udal-jardueran parte hartu ahal izatea proposatu dugu: erregistratutako erakunde, elkarte, elkargo profesional, sindikatu, enpresaburuen elkarte eta zuzenbide publikoko korporazioek eta herritarren plataforma, foro edo sareek. Horrela mozioak, eskaerak eta galderak aurkez ditzakete, osoko bilkurara joan, batzordean entzunak izan, eskaerak egin edo herri-ekimenak aurkeztu. EH Bilduk mozioak aurkeztearen alde egin du. Bozeramaileen Batzordeak erabakiko du eztabaida, gutxienez erroldaren %10ek bermatzen duenean izan ezik. Kasu horretan, hurrengo osoko bilkurako gai-zerrendan sartuko da, eztabaidatu dadin".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide