Barbastron (Huesca) egon zen iragan asteburuan Manolo Hidalgo, jaurtiketa luzeen Espainiako Master Txapelketan. Atleta amurrioarra mailu pisutsuaren eta diskoaren probetan neurtu zen, M60 kategorian. Zilarrezko domina lortu zuen lehen norgehiagokan, eta laugarren postua erdiesti zuen bigarrenean, hirugarren posturik 26 zentimetrora soilik geratuta.
Txapelketa berezia izan zen, Barbastroko atletismo pista inauguratzeko baliatu zutelako. Gainera, Estatu Espainiarreko 8 kirolari onenak soilik bertaratu ziren norgehiagokara, Hidalgo tartean.
Gauzak hala, indartsu hasi du denboraldia kirolari amurrioarrak, eta badu dagoeneko hurrengo zita zehaztuta: Kataluniara bertaratu da maiatzean, Sabadell hirira, bertan egingo baita Espainiako Pentatlon Txapelketa, jaurtiketa modalitatean.