Udal aurrekontuen osoko zuzenketa aurkeztu du Orain Amurriok

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mar. 6a, 07:03
Orain Amurriok erabateko desadostasuna adierazi du udal aurrekontuei dagokienez. / Aiaraldea.eus

Orain Amurrio ez dago ados udal aurrekontuen edukiarekin ezta dokumentu hori egiteko baliatu den prozedurarekin. Gauzak hala, osoko zuzenketa aurkeztu du talde politikoak. 

Bederatzi arrazoi eman dituzte horretarako:

  1.  Orain Amurrioko kideek uste dute ez dela egia udalak “ahalik eta adostasun handiena” bilatu duela, adotasun hori behin aurrekontuak itxita eskatu delako eta egin diren proposamenei uko egin zaielako. 
  2. Aurrekontuetan parte hartzeko tartea oso murritza izan dela uste du oposizioko taldeak.
  3.  Enplegua sortzeko bultzada handia behar dela uste du Orain Amurriok, “langabezia eta prekarietatea Amurrioko arazorik handienetarikoak” direla argudiatuta.
  4. Taldea ez dago ados udal zerbitzuen azpikontratazio politikekin jarraitzearekin.
  5. Inbertsioen alde egonda ere, ez dute lehentasunezkotzat jotzen aisialdi eta kirol azpiegituretan egin nahi direnak, bestelako beharrak ez direlako asetu oraindik.
  6. Udal Obra eta Zerbitzuko langileen bitartekoak egokitzeko inbertsio nahikorik ez da jaso. Gainera, Orain Amurriok azpimarratu du iaz horretarako 15.000 euroko zuzenketa onartu zela, baina  6.500 euroko gastua bakarrik egikaritu zela.
  7. COVID-19 birusaren eragina herritar zaugarrienen artean ekiditeko dirua bideratu dela ziurtatu arren, Orain Amurriok uste du, 2020an bezala, ez dela nahikoa.
  8. Orain Amurrioren proposamenaren ondorioz iazko aurrekontuan adostutako diru kopuruaren %10 besterik ez da erabili.
  9.  Aurreko esparruetan zein beste batzuetan (energia berriztagarriak, gazteen prekarietatearen kontrako neurriak...) 291.500 euroko balioko aldaketak proposatu ditu Orain Amurriok, adostasunik handiena lortzeko, baina ez dira aintzat hartu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide