Atzo 16:25ean deia jaso zuen SOS Deiak txirrindulari baten partetik. Izan ere, 43 urteko gizonezkoak erorketa izan zuen Kuskumenditik jaisten ari zenean. Horren ondorioz, mina hartu zuen bizkarrean eta ezin zen bere kabuz mugitu.
Deiari erantzunda, bitarteko ugari mobilizatu zituzten. Antza, zenbait arazo izan zituzten kirolaria topatzeko eta Laudioko Ertzain-Etxeko agenteak batu behar izan ziren bilaketara. Guztira, Ertzaintzaren helikopteroak eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Taldeak, suhiltzaileek eta osasun-zerbitzuek parte hartu zuten operazioan, Eusko Jaurlaritzako larrialdi teknikari batek koordinatuta.
Azkenean, helikopteroak txirrindularia topatu zuen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten.