Nagusien bakardadeari aurre egiteko neurriak abiatu ditu Amurrioko Udalak

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 10a, 06:00

Hainbat teknikarik, alkateak eta Nagusien Kontseiluko ordezkariak parte hartu zuten atzo prentsaurrekoan. / Aiaraldea.eus

Erakundeak bakardadearen eragina murriztea du helburu. Horretarako, berezko bitartekoak zein boluntarioen ekarpenak baliatu nahi ditu.

Atzo Amurrioko Udalak prentsaurrekoa eskaini zuen azaltzeko zenbait ekimen bultzatu dituela nagusien bakardadearen aurka eta, oro har, zaintzaren balioa gizartean lantzeko. Duela 2 urte hasi ziren gogoeta horrekin, eta 2018an egindako azterketa hartu zuten oinarri. Izan ere, 75 urtetik gorako herritarrek adierazi zuten orduan bakardadea zela arazo larri euren artean.

Gauzak horrela, 3 ildo prestatu dituzte fenomeno horri aurre egiteko:

  • Nahigabeko bakardade egoeran dauden lagunentzako arreta psikologikoa telefonoz: Kasu honetan ez da beharrezkoa nagusia izatea, edonork baliatu dezake eta. Bakarrik sentitzen denak 605 715 240 telefonora dei dezake, edo Whatsapp mezua bidali. Posta helbide elektronikoa ere badago, partehartzea@amurrio.eus. Talde psikologiko profesionalak kudeatuko du arreta, eta 12:00etatik 15:00ak arte egingo dituzte deiak ostiraletan, babes emozionala eta zenbait irizpide proposatzeko. Informazio gehiago behar izatekotan, 945 891 161 telefonora deitzeko aukera dago, Ana Izquierdo Lejardirekin hitz egiteko.
  • Autonomia zailtasunak dituzten herritarrentzako laguntza puntuala: Nagusiak diren eta mugikortasun arazoak dituzten herritarrentzako zerbitzua izango da. Asmoa da babesa ematea noizean behin eguneroko ardurak betetzeko (erosketak, medikura bisita, kultura jardueretara joatea...). Amurrioko Udalaren “Herrilaguntzaileek” egingo dute hori. Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko arestian aipatutako bide berdinak baliatu daitezke. 
  • Nagusilan: Nagusien Kontseiluaren bitartez elkarte horretara batu dira Amurrion, eta helburua da lan boluntarioa bideratzea nagusiak laguntzeko, bai paseo batean, kafe bat hartzen, etxez etxe edo egoitzetan ekarpena eginda, edo bizitza aktiboa sustatzeko ekintzak antolatuta. Informazio gehiago eskuratu daiteke 943 47 50 21 edota 945 891 161 telefonoetan, info@nagusilan.org posta elektronikoan edo www.nagusilan.org atarian. Beste aukera bat da Nagusira hurbiltzea (Intxaurdi kalea, 2) asteartetan 16:30etik 17:30era, edo 943 47 50 21 telefonora deitzea.

Horrez gain, Mugiamurrio programa ere ekimen horien artean kokatu dute, jarduera fisiko kolektiboak bultzatzen baititu, baliagarriak direnak isolamendu eta bakardade sentsazioa apurtzeko. Hitzordua eskatu daiteke bertan parte hartzeko 945 891 450 eta 619 411 732 telefonoetara deituta edo mugiamurrio@gmail.com helbidera idatzita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide