Amurrioko EH Bilduk akordioak lortu ditu gobernu taldearekin 2021eko aurrekontua onartzeko

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 10a, 12:10
Otsailaren 22an elkartu zen EH Bildu EAJrekin aurrekontuen onarpena lantzeko. / @EHBilduAmurrio

Koalizioak adostasuna lortzeko prestutasuna adierazi du, baina aldeko botoa emateko EAJk akordio politikoa sinatu beharko du, eta Kontu Batzordea deitu uztailean.

Amurrioko EH Bilduk iragarri du prestutasuna duela 2021ko aurrekontuak babesteko. Horretarako bi baldintza jarri dizkio koalizioak EAJri: "aurrekontuak diseinatzeko eta onartzeko prozesua gardena eta parte-hartzailea izatea eta 2018ko aurrekontuetan adostutako proiektuak modu erabakigarrian bultzatzea."

Azken egitasmo horien artean daude etxebizitzari buruzko ikerketa eta Aresketamendiko egokitzapena. Horrez gain, antza, skate parka aurten handituko dute, "EH Bilduk 2018an proposatu bezala".

Edonola ere, koalizioak exijentzia zehatza egin die EAJri eta PSE-EEri aurrekontuen alde bozkatzeko: adostasun dokumentua sinatzeko konpromisoa. "Akordio horren arabera, udal gobernuak kontu batzorde bat deituko du uztailean, urteko lehen seihilekoan kontsumitu ez den kredituaren azken xedea erabakitzeko, bai eta data horietarako gauzatuko ez direla jakiten den beste partida batzuena ere".

Testu horretan bestelako edukiak ere jasotzen dira: "EAJk eta PSE-EEk konpromisoa hartu dute 2018an EH Bilduk eta EAJk sinatutako akordioaren unera arte egindako ekintzak aztertzeko eta egin gabe dauden puntuen gauzatzea programatzeko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide