Zuhaitz espezie autoktonoak landatuko ditu Uhandre Amurrioko Baso Biziak elkarteak tokiko kontsumoa bultzatzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mar. 16a, 07:15
Eukaliptoaren monolaborantzaren kalteez ohartarazteko helburuarekin sortu da plataforma. / Uhandre Amurrioko Baso Biziak

Martxoaren 19an Baranbioko lursail publiko batean landatuko dituzte zuhaitzak. Tokiko kontsumoak eta kontsumo arduratsuak planetaren iraunkortasunean duten eraginaz ohartarazi nahi dute horrela.

Uhandre Amurrioko Baso Biziak elkarteak tokiko kontsumoa eta kontsumo arduratsua sustatzeko ekimena egingo du. Baranbioko Administrazio Batzarraren lursail publiko batean zenbait tokiko zuhaitz espezie landatuko dituzte. Aurretik insignis pinuak zeuden lursail horretan landatuak.

Elkarteak ingurune hurbilean kontsumitzeak dituen onurak balioetsi nahi ditu horrela, planetaren iraunkortasunean eragiteaz gain, tokiko ekonomian eta gizarte garapenean ere eragina baitu.

"Gure inguruko saltoki txikietan kontsumitzeko ohiturak inpaktu positibo ugari ditu; ekonomia auzotarrengana itzultzen da, auzoari nortasuna ematen dio, konfiantza sareak sortzen ditu, auzo harremanak sendotzen ditu, enplegua sortzen du eta karbono aztarna murrizten laguntzen du, ibilgailu motordunekin joan etorriak saihesten baitira" azaldu dute elkarteko kideek.

Martxoak 19, landaketa eguna

Eguraldia lagun, datorren martxoaren 19an -ostirala- burutuko dute ekimena. Inguruko mendien kontserbazioan aktiboki parte hartzeko interesa duen herritar orori luzatu diote bertan parte hartzeko gonbita.

"Ekimen horrek tokiko kontsumoari balioa emateaz gain, klima aldaketaren aurkako borrokan ere osatzen du, CO2 bahituz, ondasunak ekoiztuz, lurzorua babestuz, ura eta beste ingurumen elementu batzuk babestuz, bioaniztasuna zainduz, paisaia hobetuz..." nabarmendu dute ekintzaileek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide