Europako Funtsen %30 udaletara bideratzea eskatuko du Orain Amurriok

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mar. 18a, 06:30
Orain Amurrio taldeko kideak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Udalei bideratutako funts bat osatzea proposatu nahi dio talde politikoak Eusko Jaurlaritzari. 

Europako Funtsei buruzko proposamena eramango du Orain Amurriok martxoaren 25ean egingo den Udal Osoko Bilkurara. Talde politikoaren aburuz, pandemiak sortutako kirisiak “eragin handia” izan du udalen gastuetan zein diru bilketan. “Iazko  diru-aurreikuspenak asko aldatu behar izan ziren beharrezko osasun-segurtasuna, garbitasuna, desinfekzioa, gizarte-politikak eta gizarte-zerbitzuak bermatu ahal izateko zein alarma egoeragatik eragindako sektoreei eta enpresei laguntzeko”. 

Gastua handitu den bitartean, diru-sarrerak txikiagotu egin direla salatu du oposizioko taldeak. Gauzak hala, proposamen zehatz bat eramango du plenora, Eusko Jaurlaritzari planteatzeko: udalei bideratutako funts bat sortzea, Europako Funtsen %30 baliatuta. “Esan gabe doa udalen parte hartze zuzena bermatu behar dela funts horien bidezko banaketa erabakitzerako orduan”. 
Orain Amurrioren ustez, funts berezi horren bidez egin egin ahalko litzaioke aurre udalen “krisi ekonomiko eta sozialari”. “Izan ere, asko dira bete beharrekoak: zerbitzuak eta langileak egokitzea, gizarte-larrialdietarako laguntzak, udal-eskumena diren gastuak, hezkuntza zein osasun arloetan sor daitezkeen beharrak...”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide