Gaur ere Baranbioko hainbat herritar batu dira bertako Administrazio Batzarraren deialdira eta herrigunea zeharkatzen duen errepidea hartu dute 7:00etan. Mobilizazioaren helburua aurrekoetan egondako berdina izan da: erakunde publikoei segurtasuna bermatzea exijitzea.
Izan ere, bi aldarrikapen nagusi dituzte bizilagunek eta biak bideratzen dizkiote Arabako Foru Aldundiari. Alde batetik, eskatzen dute kamioien trafikoa autopistatik doan desbideratzea, herrigunea hartu ez dezaten ibilgailu astunek. Bestalde, espaloiak eraikitzea dute helburu, errepidearen alde batetik bestera arazorik gabe igarotzeko.