Pertsona bat erreskatatu dute Burubion, tibia eta peronea hautsi egin dituelako

Txabi Alvarado Bañares 2021ko api. 4a, 15:52
Burubion jazo da ezbeharra. / Arabako Foru Suhiltzaileak

Istripua izan du pertsona batek gaur goizean Amurrioko Burubio mendian. Tibia eta peronea hautsi ditu. Larrialdi zerbitzuak eta Foru Suhiltzaileak bertaratu dira, zauritua artatu eta ospitalera eramateko.

Honakoa ez da eskualdean azken egunetan egin den erreskate bakarra izan. Ostegunean suhiltzaileek Maroñora jo zuten, bertan erori zen txirrindulari bat laguntzera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide