Istripua gertatu da Amurrioko Aldaiturriaga enpresa guneko sarreran, arratsaldeko lehen orduan. Auto batek kolpea jaso du eta gidaria zauritu egin da. Udaltzaingoak Aiaraldea Hedabideari jakinarazi dionez, gertaerak ez du aparteko eraginik izan trafikoan. Garabia bertaratu da ibilgailua hartzera eta zauritua ospitalera eraman dute.