Burubio aretoko oholtzara igoko dira Dupla eta Hizeatxo & Ningra bi talde arabarrak datorren larunbatean. Ernai Gazte Antolakundeak antolatu du kontzertua, Euskal Herriko beste hainbat aretotan antolatutako kontzertu biraren barruan.
Aiaraldea Hedabideak bi sarrera zozketatuko ditu bazkideen artean, datorren apirilaren 15ean. Zozketan parte hartzeko nahikoa izango da esteka honetan izena ematearekin.