Arabako Foru Gobernu Kontseiluak oniritzia eman zion martxoaren 30ean Amurrioko Udaleko eskaerari, eta, ondorioz, lokala lagatuko dio Emakumeen Etxea egon dadin udalerrian.
Higiezina Aiara etorbideko 7. eta 9. zenbakien beheko solairuan dago kokatuta eta Arabako Foru Aldundiak 10 urtez utziko dio tokiko erakundeari. Berez, lagapen epe hori luzatzeko aukera egongo da.
Emakumeen eta emakumeen elkarteentzako topagunea izango da Emakumeen Etxea. Tokia Espainiako Gobernuak eman zion Eusko Jaurlaritzari 1980an eta bost urte geroago geratu zen Foru Aldundiaren esku.
Aurten ekin nahi dio Amurrioko Udalak azpiegitura irekitzeari lehen pausoak emateari. Emakumeen Etxearen diagnosia egiteko dirua erreserbatu zuen horretarako udal aurrekontuetan.