Mendi Film jaialdiko pelikularik onenak Amurrion

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko api. 16a, 06:00

Bilboko BBK-Mendi Film nazioarteko zinema jaialdiko pelikula irabazleen proiekzio ibiltaria da Mendi Tour egitasmoa. Abenduan egiten den zinemaldiko lanik sarituenak Euskal Herritik aretoz areto bidaiatzen dute urte osoan Mendi Tour ekimenarekin, eta gaur (apirilak 16) Amurrio Antzokian eskainiko dituzte jaialdiko zenbait pieza saritu. Arriesgarse a vivir, L’Escalade libérée eta Everest - The Hard Way dira hiru pelikulak.

Arriesgarse a vivir 2020ko jaialdiko pelikula irabazlea izan zen Zabalandi sailean. L’Escalade libérée lan frantsesa da eta epaimahaiaren saria jaso zuen iazko edizioan.

Azkenik, Everest - The Hard Way izen beretsuko liburua du oinarri, eta ikusleen saria eskuratu zuen Mendi Film jaialdiko 2020ko edizioan. Hiru pelikula horiek 37, 22 eta 52 minutuko iraupena dute, hurrenez hurren.

Sarrerak 

Mendi Tour proiekzioa ikusteko sarrerak eskuragarri daude 2 euroren truke Amurrioko Kultura Etxean. Proiekzioa baino lehen ere egongo da sarrerak erosteko aukera, Amurrio Antzokiko txarteldegian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide