Diru-laguntzen eta udal ekipamenduen planak egingo ditu Amurrioko Udalak, EH Bilduk iragarri duenez

Txabi Alvarado Bañares 2021ko api. 24a, 06:00
EH Bilduko kideak, artxibo irudi batean. / EH Bildu Amurrio

Koalizioak adierazi du akordioa lortu duela udaleko gainontzeko alderdi politikoekin, “irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta klubei diru-laguntzak emateko plan bat egiteko”. 

Diru-laguntzen eta udal ekipamenduen planak egingo ditu Amurrioko Udalak, EH Bilduren ekimenez. Hala adierazi du oposizioko taldeak prentsa ohar baten bidez.  Koalizioak gaiari buruzko mozioa aurkeztu zuen apirilaren 6ko Udal Osoko Bilkuran, eta orain akordioa lortu du udalean ordezkatuak dauden indar politiko guztiekin, diru-laguntza bat bat egiteko. “Plan hori uztaila baino lehen aurkeztuko da dagokion batzordean, eta oposizioak aztertu eta hobekuntzak proposatu ahal izango ditu, ondoren osoko bilkuran onartzeko”. 

Maitane Salutregi Gardeazabal zinegotziak nabarmendu du udalerrian “ 40 kirol elkarte eta klub baino gehiago” daudela, eta horien atzean dauden boluntarioan “zaindu eta mimatu” egin behar direla gaineratu du.

Udal ekipamenduen gida ere, bidean

Udal ekipamenduen gida-plan bat garatzea ere adostu dute talde politikoek. 2022Ko urtarrilean jarri dute hori egiteko epemuga. “Plan horretan, elkarte horien egoitzen kokapena erabakiko da, erabilera arrazionalagoa bilatzeko eta haien beharretara ahalik eta hobekien egokitzeko”, zehaztu du EH Bilduk, “akordioan jasotzen den bezala, modu parte-hartzailean egingo da, teknikari eta politikariekin, kirol, kultura eta gizarte-eragileekin eta Amurrioko herritarrekin batera. Diru-laguntzen planarekin bezala, oposizioak ere zuzenketak egin ahal izango ditu”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide