Babes zabala izan zuen mobilizazioak. Ehunka lagun bildu ziren supermekatuaren aurrean. Aiaraldeko Mugimendu Feministako kideak eta Tubacex zein Tubos Reunidoseko hainbat langile ere gerturatu ziren elkarretaratzera, besteak beste.
Lan baldintzak hobetzea eskatu diote beharginek zuzendaritzari. Izan ere, ordezkari sindikalek aipatu dutenez, lan karga oso handia da dendetan. Gauzak hala, borrokan jarraituko dutela iragarri dute. Datorren ostiralean egingo dute hurrengo elkarretaratzea.