Babes zabala jaso du, beste behin ere, Amurrioko Berriak-BM Shop supermerkatuko langileek egindako lanuzteak. Besteak beste, Tubacex enpresako grebalariak bertaratu dira supermerkatuko kideei elkartasuna adieraztera.
Lan baldintzak hobetzeko eskatuz, iragan larunbatean -apirilak 25- egin zuten lehenengo lanuztea Amurrion. Enpresak atzo egin zuen lehenengo bilera langileen ordezkariekin. Akordiorik erdietsi ezean borrokan jarraituko dutela adierazi dute. Datorren larunbaterako -maiatzak 8- hirugarren lanuzte bat deitzea aurreikusi dute.