Jalgi! Voz ekimenak musika klasikoa ekarriko du Amurriora larunbatean

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 5a, 07:00

Maite Arciniega gasteiztarra. / Jalgi Voz

Maite Arciniega Zaraobe Institutuko irakaslea dago musikarien eta sustatzaileen artean eta larunbatean 19:30ean Santa Maria elizan egongo den emanaldian arituko da.

Jalgi Voz jaialdia Arabako zenbait herritara heltzen ari da eta horien artean dago Amurrio. Musika klasikoa eta lirikoa uztartzen duen ekimenak Santa Maria elizan izango du hitzordua larunbatean 19:30ean eta Claudio Monteverdi musikariaren lanak eskainiko dituzte Eres-Alkimia taldeko kideek. Musikarekin batera, hitzaldi didaktikoa eta letren dramatizazioa barne hartzen ditu ikuskizunak.

Emanaldia eskainiko duen musikarietako bat da Maite Arciniega. Zaraobe Institutuko irakaslea jaialdiaren antolatzaileetako bat da. Sustatzailea ez ezik, abeslaria ere bada eta publikoak larunbatean zer topatuko duen azaldu du: "Eres-Alkimia boskoteak Claudio Monteverdi (1597-1643) kremonarraren madrigalak eskeiniko ditu (nik neuk abesten dut boskotean!). Publikoak bidaia emozional batera joateko aukera izango du, non gerra (haserrea), lasaitasuna (moderazioa) eta maitasuna (umiltasuna), arimaren pasio edo afektu nagusiak direnak italiarraren aburuz, alkimista baten modura elkarrekin lotzen eta gainjartzen diren. Jose Miguel Baena itzultzaile, tenore eta aktore madrildarrak gidatuko gaitu alkimia emozionaleko bidaia horretan, gaztelaniazko testuen dramatizazioaz laguntzen den proposamen musiko-eszeniko baten bidez". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide