Amurrio Arku Kirol Taldeko kideek zita bat dute asteburu honetarako. Reforren bilduko dira bihar, 10:00etatik aurrera, Arabako Ligaren II. Jardunaldia egiteko, aire libreko modalitatean.
Hurrengo bi norgehiagokak, aldiz, Izarzan egingo dituzte. Arabako 3D Txapelketa egingo da herri holrretan ekainaren 5 eta 6an. Handik bi astera, aldiz, ‘Esti gezia’ proba egingo da.
Garaipenak
Duela ia 30 urte sortu zen Amurrio Arku Kirol Taldea. Nahiko talde aktiboa da, hainbat topaketa jendetsu antolatzen baititu urtero:
Taldeko kideek hainnbat lorpen esangurartsu lortu dituzte. Jorge Carrasco amurrioarrak urrezko domina eskuratu zuen martxoan, Espainiako Arku Tiro Txapelketan, talde mistoen longbow areto modalitatean. Ainhoa Santamaria kirolari gasteiztarrarekin batera aritu zen bertan. Sailkapen orokorrean, aldiz, laugarren geratu zen amurrioarra.