EAJk iragarri du Senatuan galdera egingo diola Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroari. Maribel Vaquerok eskatuko dio Jose Luis Abalosi azaltzeko zergatik ari diren behin eta berriro atzeratzen Amurrioko tren geltokian nasen arteko pasabidea hobetzeko Espainiako Gobernuak hitzemandako lanak. Zehazki, Gobernuaren kontrolerako galdera txandan egingo du hori jeltzaleak.
2017an esleitu zen lehen aldiz, eta urte horretako Estatuko Aurrekontu Orokorretan sartu zen arren, proiektua ez da oraindik abiatu. ADIFek enpresa esleipendunarekin zuen kontratua ebatzi ondoren, gainbegiratze-fasean dago proiektu berria.