Udaltzaingoaren aurka agertutako margoketak gaitzetsi dituzte

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mai. 13a, 08:00
Amurrioko Udaltzainen egoitzako fatxadan azaldu dira margoketak. / Aiaraldea.eus

Asteburuan pintaketa azaldu zen Amurrioko Udaltzaingoaren egoitzan. Amurrioko Udalak eta PSE-EEren udal taldeak "udaltzainen aurkako indarkeria adierazpenak" salatu dituzte, eta ekintzak bertan behera uztea eskatu diete egileei.

Udaltzaingoaren aurkako pintaketa bat egin zuten asteburuan Amurrioko Udaltzaingoaren egoitzako fatxadan bertan. Amurrioko Udalak eta PSE-EEren udal taldeak gogor salatu dituzte gertakariak.

Amurrioko Udalak oharra plazaratu du erasoa eta "udaltzainen aurkako indarkeria adierazpenak" gaitzesteko. Txerra Molinuevo alkatearen hitzetan, “horrelako ekintzek ez dute lekurik herrian”.

Era berean, tokiko erakundeak deia luzatu du horrelako ekintzak Amurriotik desagertu daitezen: "nahi dugun udalerri-ereduaren aurka doazelako, hau da, tolerantzian eta elkarbizitzan oinarritutako herria".

PSE-EEren salaketa

Amurrioko sozialistek ere gogor kritikatu dute gertatutakoa. Azken hilabetetan herritar konkretuen, enpresen edota eraikin publikoen aurkako "koakzio eta bandalismo" ekintza gehiago jaso direla ere salatu dute.

David Romero PSE-EEko udal-taldeko bozeramaileak iragarri duenez, adierazpen instituzional bat proposatuko dute hurrengo bozeramaileen batzordean, azken hilabeteetako gertakariak gaitzetsi eta "udaleko funtzionario publikoei elkartasuna adierazteko".

Sozialistek ere horrelako ekintzak bertan behera uztea eskatu diete egileei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide