BIDEO ERREPORTAJEA

Dantza ikuskizuna eskaini zuen atzo Aiara Dantza Taldeak

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mai. 23a, 08:00

Amurrioko Aiara Dantza Taldeak antolatuta, Euskal Astea ‘21 ospatzen ari dira maiatzaren 17tik 23ra Amurrioko kaleetan zehar. Atzo egun handia izan zuten, eta eguerdian dantzaldia eskaini zuten taldeko ehun kide baino gehiagok.

San Anton plazan dantzaldia eskaini zuten atzo Aiara Dantza Taldeko kideek. Adin guztietako ehundik gora dantzarik parte hartu zuten ekimenean. Juan de Urrutia plazan egitekoa zen, baina euria zela eta azken unean aldatu zuten lekua. Dantza Taldeak antolatutako Euskal Asteko egitarauaren barruko ekintza nagusia izan zen San Anton plazako ikuskizuna.

Ekintza gehiago

Aste osoan zehar dantza taldeak erabilitako jantziak egon dira ikusgai Amurrioko komertzio eta establezimenduetan. Maiatzaren 19an Jantzari dokumentalaren proiekzioa eskaini zuten Amurrio Antzokian. Iurretako dantza talde baten istorioa kontatzen du dokumentalak: San Miguel jaietan plazara dantzan atera zen lehenengo dantza-talde parekidea hain zuzen.

Arratsaldean dantza tailerra eskaini zuen Haatik konpainiak Amurrio Antzokian, eta konpainia horrek berak Errimak bi oinetan ikuskizuna eskaini zuen jarraian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide