Aiaraldeko fronte zabal batean bat egin dute bat Euskal Herriko gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek, Aiaraldeko enpresa batzordeek, sektore publikoko langileek, ostalariek, merkatariek, mugimendu feministak, gazte mugimenduak zein pentsionisten mugimenduak. Ekainaren 2ko mobilizazio eguna aurkeztu dute.
Ekitaldia egin dute horretarako Amurrio Antzokian, orain arteko mobilizazio eta borroken birpasa egin eta urrats berria aurkezteko. Zuzenean eskaini dute ekitaldia.
Ekainak 2
Mobilizazio eguna egingo dute asteazken horretan. 10:00etatik 14:00etara lanuzteak egingo dituzte enpresetan. Horrez gain bi mobilizazio nagusi aurkeztu dituzte: 11:00etan Laudion lehena eta 19:00etan Amurrion bigarrena.