Zabaleko Eskola itxi nahi dutela salatu dute eta sinadura bilketa abiatu dute horren aurka

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 24a, 14:11

Zabaleko ikastetxean aurretik egindako protesta baten irudia. / Zabaleko Bizirik

Zabaleko Bizirik plataforma sortu dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzera egin dezan eta erabakia bertan behera gera dadin.

Zabaleko Bizirik plataformak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak adierazi ziola maiatzaren 20an Mendiko Ikastetxea eta Zabaleko Ikastetxeak batu nahi dituela.

Sortu berri duten plataformak salatu du horrek suposatuko duela San Jose auzunean kokatuta dagoen eskolaren itxiera eta Amurrion zentro publiko bakarra geratzea Lehen Hezkuntza ikasteko.

62 urteko historia

Zabaleko Bizirik plataformak kritikatu du Eusko Jaurlaritzaren asmoak amaitutzat joko duela 62 urteko historia. Euren ustez, eskola San Jose auzunean errotuta dago eta elkarlana proposatzen du bertakoen, hezkuntza komunitatearen eta baita etorri berrien artean ere: "Zabaleko Eskola, Euskal Eskola Txikien Sareko partaide dena, desagertu egingo litzateke. Amurriok ikastetxe publiko bakarra izango luke familia guztiak hartzeko. Bat egite honen ondorioz, gure Eskola Txikiaren eredua desagertuko litzateke; Adinen arteko aniztasuna, Amurrion errotua, publikoa eta euskalduna".

Horrez gain, plataformak azpimarratu du lan enpleguaren suntsiketa eta prekarazioa ekarriko dituela bi ikastetxeen baturak.

Mobilizazioak

Eusko Jaurlaritzak erabakia egikaritu ez dezan, Zabaleko Bizirik plataformak mobilizazioak iragarri ditu, eta baita jai-ekintzak ere. Gainera, elkartasuna jasotzeko deia zabaldu dute: "Euskal  Herriko  guraso  elkarteei,  eragile  sozial  eta  politikoei,  sindikatuei  eta  hezkuntza proiektu hau babestu nahi duten norbanako guztiei dei egin nahi diegu. Bat-bateko eta adostu  gabeko  erabaki  honen aurrean,  zuen guztien babesa eskatzera gatoz".

Gauzak horrela, Internet bidezko sinadura bilketa abiatu dute jadanik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide