Euskadiko Trail Txapelketako 2. postua eskuratu zuen Ekain Usategik igandean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko eka. 1a, 10:21
Ekain Usategi eta Mikel Aingeru lasterkariak Abadiñon. / Oinkariak Atletismo Taldea

Igandean -maiatzak 30- jokatu zen Euskadiko Trail Txapelketa Abadiñon, eta bertan egon ziren Amurrioko Oinkariak atletismo taldeko kideak.

Abadiñon jokatu zen Euskadiko Trail Txapelketaren aurtengo edizioa, Sekulebedarra kirol klubak antolatutako 21 kilometrotako froga. Oinkariak atletismo taldeko Ekain Usategi eta Mikel Aingeru Letonak parte hartu zuten bertan.

Ekain Usategi gazteak bere lehenengo lasterketa zuen Abadiñokoa, urtebete baitarama traila praktikatzen. "Sentsazio oso onekin hasi nuen lasterketa", adierazi du Usategik, "lehenengo kilometroak oso azkarrak izan ziren, baina horrek ez ninduen baldintzatu nire erritmora jarraitzerako orduan". 

Usategik 2. postua lortu zuen 23 urte azpikoen kategorian. "Nire burua lasterketa batean frogatzera joan nintzen bakarrik, baina oso pozik nago lortutako emaitzarekin", azaldu du korrikalari amurrioarrak, "aurrera jarraitzeko motibazioa eman dit honek, naiz eta hobetzeko gauza asko ditudan oraindik".

Mikel Aingeru taldekidea 32. postuan helmugaratu zen.

Lasterketa gehiago

Abadiñokoa ez zen izan Oinkariak taldeko kideek asteburuan eginiko lasterketa bakarra. Larunbatean Arabako pista txapelketa jokatu zen Gasteizen. Pablo Mas, Jon Llano, David Castro, Guillermo Lopez eta Alberto Vacelar lasterkariak 5.000 metroko proban lehiatu ziren eta laugarren, zortzigarren, bederatzigarren, hamaikagarren eta hamabigarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.

Laudioko Atletismo Klubeko ordezkaritza zabal bat ere bertaratu zen Gasteizko hitzordura, hainbat kategorietan parte hartzeko asmoz. Iñaki Galindez urrezko domina batekin itzuli zen etxera eta Koldo Ayestak zilarrezko domina eskuratu zuen.

Laudioko Atletismo Klubeko kideek oso positiboki baloratu dute asteburuko jarduna: "asteburu bikaina izan da klubarentzako!".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide