"EGB ikasten nuenean Antonio Rueda zen ikastetxearen izena", azaldu du sortzaileak, "aspaldi pasa zen 'Zabaleko' deitzera, baina belaunaldi askorentzako beti izango da San Jose auzoko eskola, auzo langilea, ikasgela horietan eratutako izaera indartsuarekin".
Vilek azaldu duenez, proiektuaren asmoa da ekarpena egitea hezkuntza zentroaren itxieraren aurkako borrokari. Bere hitzetan, helburu bakarra du kantak: "mezu politiko eta sozial bat helaraztea... eta instituzioei apur bat haginka egitea".