Auto elektrikoak kargatzeko puntuen instalazioa sustatzea eskatuko du PSE-EEren udal taldeak

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko eka. 6a, 11:34
David Romero amurrioko PSE-EEko zinegotzia, agerraldi batean. / Aiaraldea.eus

Mozioa aurkeztu dute sozialistek datorren Udal Osoko Bilkuran eztabaidatua izan dadin. Karga elektrikorako puntuen mapa bat osatzea eta hauen instalaziorako egutegi bat diseinatzea eskatuko diote tokiko gobernuari.

Amurrioko PSE-EE udal taldeak ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen inguruko mozioa aurkeztu du, datorren Udal Osoko Bilkuran eztabaidatua izan dadin. Karga elektrikorako puntuen mapa bat osatzea eta hauen instalaziorako egutegi bat diseinatzea eskatuko diote Udal Gobernuari.

Udaleko autoen flota berritzeko beharra ere azpimarratu dute sozialistek, gaur egungo autoak ibilgailu elektriko eta jasangarriagoengatik aldatuz. "Indarrean dauden araudiek instituzio publikoak behartzen gaituzte klima-aldaketa geratzeko neurriak hartzera. Amurrioko Udala eredugarria izan behar da", azaldu du David Romero bozeramaileak.

Udalak txosten juridiko eta ekonomiko bat aurkeztea ere eskatzen du mozioak. Karga-elektrikorako puntuak instalatzeko dauden aukerak baloratzea da txosten horren helburua.

"Amurrioko Udaletik aitzindariak izan gara ingurumena babesteko neurriak aplikatzerako orduan. Ezin dugu konpromiso hori alde batera utzi. Klima-aldaketaren aurkako borroka erronka global eta lokala da. Udalak lehentasunak zehaztu behar ditu eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak behar dituzten auzokideei erraztasunak jarri", adierazi du Romerok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide