Atzo larrialdi zerbitzu ugari mobilizatu behar izan ziren Delikan gertatutako ezbeharraren ondorioz. Eguerdiko hamabiak aldera, 112 telefonoak deia jaso zuen, emakumezkoa zauriturik baitzegoen Delikako ur-jauzitik gertu. Antza, 63 urteko mendizalea erori zen eta mina hartu zuen buruan.
Aiarako Suhiltzaileak, Osakidetzako langileak eta Ertzaintzako Mendi Erreskate eta Zaintza Unitatea gerturatu ziren tokira eta, zauritua artatu ostean, poliziaren helikopteroak atera zuen ingurutik.
Gero, Osakidetzako beste helikoptero medikalizatu batek hartu zuen bere gain zaurituaren ardura eta Gurutzetako ospitalera eraman zuen.