Zankueta errekaren ertzean eroritako horma bat kendu du URA agentziak, eta gunea zaharberritu du. Ibilgua oso mehartuta dago eta malda handia du, eta horren ondorioz hondatu zen horma, uholde-eurite batzuen ondorioz.
“Ibaiertza sendotzea eta hondakinak ibilgutik kentzea” izan da helburua, agentziak zehaztu duenez. Apurtutako horma kendu zuten lehenbizi. Ezpondaren oinarria harriz betetako hesi-kaxa batekin egonkortu zuten jarraian, eta koko-manta batekin landatu zuten, ibaiertzeko espezieak landatu ahal izateko. Sahats eta zuhandor aldaxkak landatu dituzte.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez finantzatu dute egitasmoa.
