ARGAZKI GALERIA

Ikasturtean landutakoa taularatu zuten atzo Amurrioko Musika Eskolako ikasleek

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko eka. 17a, 09:31

Ruben Isasiren gidaritzapean, Amurrio Antzokiko oholtzara igo ziren atzo Musika Eskolako ikasleak. Ikasturtean landutako pieza desberdinekin kontzertua eskaini zuten.

Urduritasuna eta beldur guztiak gaindituta, kontzertua eskaini zuten Amurrioko Musika Eskolako ikasleek atzo -ekainak 16- Amurrio Antzokian. Adin guztietako musikariak elkartu ziren eszenatokiaren inguruan, eta ikasturtean landutakoa praktikan jarri zuten jendaurrean.

Ruben Isasi, Amurrioko Musika Eskolako zuzendaria bera, arduratu zen kontzertuaren gidaritzaz.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide