Urduritasuna eta beldur guztiak gaindituta, kontzertua eskaini zuten Amurrioko Musika Eskolako ikasleek atzo -ekainak 16- Amurrio Antzokian. Adin guztietako musikariak elkartu ziren eszenatokiaren inguruan, eta ikasturtean landutakoa praktikan jarri zuten jendaurrean.
Ruben Isasi, Amurrioko Musika Eskolako zuzendaria bera, arduratu zen kontzertuaren gidaritzaz.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte