Tubacexeko grebalarien erresistentzia kutxaren aldeko erronka prestatu du Oinkariak taldeak

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 22a, 07:00
Tubacexeko grebalariek 130 eguneko lanuztea gainditu dute./ Antonio Muñoz

5 kilometroko lasterketa izango da eta izen emateak 5 euro balioko du, baina norberak egin dezake nahi duen ekarpen ekonomikoa.

Oinkariak atletismo taldeak udako kirol erronka egingo du aurten ere, elkartasuna helburu. Hain zuzen, Tubacexeko grebalarien erresistentzia kutxaren aldeko ekimena izango da. Parte hartzeko izena eman beharra dago hemen

Zehazki, baldintza gutxi daude erronka egiteko; izena ematea eta 5 euroko gutxieneko inskripzioa ordaintzea -hortik gora nahi beste ordaindu daiteke, elkartasun ekimena baita-, dortsala jasotzea, 5 kilometroko ibilbidea osatzea Reforren eta Strava aplikazioa baliatzea marka jasotzeko. Aplikazio hori baliatuko dute Oinkariak taldekoek sailkapena egiteko. Aplikazioa sakelakoan edo bestelako gailu batean deskarga daiteke.

Inskripzioa

Izena emateko epea ekainaren 25ean agortuko da eta hurrengo bi egunetan banatuko dituzte dortsalak Reforren, taldearen egoitzan. Ibilbidea egiteko tartea, aldiz, astebetekoa izango da. Ekainaren 28an hasiko da uztailaren 4an bukatzeko. Iaz erronkak 10 kilometroko ibilbidea zuen, baina aurten erdira murriztu dute, herrikoiagoia izan dadin.

Kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuei saria emango diete eta sare sozialetan argitaratuko dituzte datu guztiak atletismo taldeko arduradunek.

Erlazionatuak

#TubacexBorrokan: Erresistentzia kutxa

Aitor Aspuru Saez 2021 api 15 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide