Amurrio Aisia Eskaut Taldeko "trebeek" elkartasun arropa bilketa egingo dute larunbatean, uztailaren 3an San Anton plazan. Helburua da jasotako materiala Laguntza elkarteari bideratzea -udalerrian lanean aritzen den taldea- eta goizez zein arratsaldez ekingo diote lanari.
Zehazki, goizean 10:00etan hasiko dira, 14:00etan atsedena hartzeko. Arratsaldean 16:30ean egongo dira jardunean berriro, 20:00ak arte.
Eskaut taldeko kideek hurrengo arropa mota batzeko deia zabaldu dute:
- Arropa eta oinetakoak egoera onean (behar handia dago 6-12 urteko adin-tartean)
- Etxeko tresneria (eskuoihalak, maindireak...)
- Sukaldeko tresneria (mahai-tresnak, platerak...)
- Sehaskak, haur-orgak
Halaber, gazteek gogora ekarri dute edozein ekarpen baliagarria izango dela, txikia izan arren, eta amurrioarrak animatu dituzte larunbatean San Anton plazatik igarotzera.