Saskibaloiaren epizentro bilakatu zen Amurrioko Bañueta kiroldegia

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko uzt. 1a, 06:00

Emakumezkoen senior kategoriako finala Bañueta kiroldegian. / Txerra Molinuevo

Iragan ekainaren 27an Emakumezko Senior eta Kadete kategorietako finalak jokatu ziren Amurrioko Bañueta kiroldegian. Aspaldiko partez, zaleek harmailetatik izan zuten saskibaloi partidez gozatzeko aukera.

Zaraobe saskibaloi taldeak itxiera eman zion denboraldiari Bañueta kiroldegian iragan igandean -ekainak 27- jokatu ziren finalekin. Emakumezkoen senior kategoriako eta kadete mailako finalak jokatu ziren eta, aspaldiko partez, ikusleak eta giroa bueltatu egin ziren harmailetara. Bertan izan ziren ere Amurrioko eta Arabako zenbait ordezkari politiko ere.

Klubeko kideek zita baliatu nahi izan zuten denboraldi zailari amaiera borobila emateko: "Ikasturte zaila izan da, federatuek bakarrik izan dute partidak jokatzeko aukera, gaztetxoenek ez dute lehiatzerik izan. Zailtasunak zailtasun, lortu dugu aurrera egitea, eta Bañueta kiroldegian lagun artean agurtu dugu denboraldia".

Finalak

Amurrioko kadeteak Baskonia ahaltsuaren aurka neurtu ziren. Partida bizia izan zen azken unera arte, eta 2. luzapenean ebatzi zen emaitza. Azkenean gasteiztarrentzako izan zen garaipena. Zaraobe taldeko presidenteak kadeteek egindako denboraldia goraipatu du: "Partida guztiak irabazi dituzte, eta oso maila ona erakutsi dute".

Emakumezkoen senior kategoriako finalak Zaraobeko neskak eta CB Arabakoak jarri zituen aurrez aurre. Amurrioko taldeak, ordea, ezin izan zion Gasteizko klubaren erritmoari eutsi.

Zaraobeko arduradunek oso positiboki baloratu dute bai igandeko jardunaldia baita denboraldia ere: "aurrera begira hazten jarraitzea dagokigu, eskaintza erakargarri bat eginez". Datorren denboraldiari begira, kluba maila eta talde guztietan indartzea dute helburu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide