AZKEN ORDUKOA

Guardia Zibilak goizean egindako atxiloketak salatzeko mobilizazioa egingo dute Amurrion

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko eka. 30a, 13:24
Pipe San Epifanio, atxilotutako preso ohietako bat, Amurrioko bizilaguna da. / Etxerat

Guardia Zibilak Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio preso ohiak atxilotu ditu goizaldean. Operazioa salatzeko mobilizazioa egingo dute Amurrion gaur -ekainak 30- arratsaldeko 19:30ean. San Epifanio Amurrioko bizilaguna da, eta bertan atxilotu du Guardia Zibilak. Aske daude biak dagoeneko.

Espainiako Auzitegi Nazionalaren 6. instrukzio epaitegiaren aginduz, Guardia Zibilak Kai Saez de Egilaz eta Felipe San Epifanio "Pipe" preso ohiak atxilotu ditu goizaldean. Euskal presoen ongi etorri ekitaldiak antolatzea eta "terrorismoaren goratze" eta "biktimen umiliazio" delituak egozten dizkiete bi kideei.

Pipe San Epifanio Amurrioko bizilaguna da duela hilabete batzuetatik hona. Amurrion bertan atxilotu dute gaur goizean. Sortu Aiaraldeak atzo herrian egondako "presentzia polizial itogarria" salatu du.  Bilboko La Salveko kuartelean atxikitu dute San Epifanio, eta dagoeneko aske utzi dute.

Saez de Egilaz 13:30etan utzi dute aske Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuarteletik igaro ostean. Atxilotzeko aginduarekin batera,  gailu elektroniko guztiak konfiskatu dizkiote.

Elkarretaratzea Amurrion

Atxilotuen askatasuna exijitzeko mobilizazioak antolatzen hasi dira Euskal Herriko txoko desberdinetan. Amurrion ere egin dute kalera ateratzeko deia. "Bakea eta demokrazia" Atxilotuak askatu!" lelopean Juan de Urrutia plazan elkarretaratzea egingo dute arratsaldeko 19:30ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide